miércoles, 4 de junio de 2008

AZOKA SOLIDARIOA eta beste ekitaldiak

Hainbat arrazoi ezberdin direla eta, SOS Balkanes taldeak aurten ez du bidarik burutuko. Horregatik Gorazde eta inguruko herrietan; euren ekintzen gabeziak sortuko duten hutsunea nola edo hala bete nahi dute.
Hutsune hauek betetzeko hainbat ekitaldi ezberdin antolatuko dituzte, azoka solidarioa, kontzertuak...Bi hauen helburua Međeđarako janaria erosteko fondo batzuk biltzea delarik.


Međeđa-ri buruzko informazio pittin bat:

Međeđa Bosnia eta Herzegovinako Republika Srpska-n kokatua dago (Serbiar republikan) Bosniar federaziotik oso gertu.Eremuan. Herri honen izaera gehienbat bosniarra da (musulmanak dira).Hori dela eta, Serbiar errepublikakoek ez diete laguntza handirik ematen osasun, etxebizitzen berreraikuntzan etab.-etan.Egoera nahiko txiroa da.


Ekitaldien datak:
Bigarren eskuko azoka (Arropa, poltsak,... dauzkate):

Ekainak 8 – 10,00tatik 14,00 arte – Oiartzun
Ekainak 14 – 10,00tatik 14,00 arte – Pasaia Antxo

Kontzertua:

Azken urte honetan bidaiara etorri den musika taldeak bere burua eskaini du Mogambo aretoan
(Trintxerpen) kontzertu bat emateko. Sarrerak prezio sinbolikoa izango du, eta jasotako diru guztia
Međeđarako izango da. (Data zeazteke).

Ea animatzen zeaten!
bestela interesgarria izango litzateke jakitea ea armairuan gordeta dauden arropak eta erabiltzen ez dituzuenak neri emateko prest zaudeten azkoa horretan saltzeko. Eskertzetuko det eta dute! (abixatuko dizuet beharrezkoa bada)

Vidimo se!

2 comentarios:

abadiñoko karmentxu dijo...

hori da hori nexka prexioxoa! ba maider, nik arropa normalen kontainer txuritara botatzen det, eta badaukat poltsa bat botatzeke, beraz oraingoan nahi badezu zuri eman diezazuket eskura.
eta ez legoke gaizki kontzertu eta abarretara jutea, zuek esan ok??ni prest, alba?? ioana??? jende en general???
ba hoixen, muxu koloretxuak ezpainetan denei!!!

intxixu mutil dijo...

kaixo neskak, blog polita daukazuela e??

bihar etxera noa eta bosnian ez egotearen penarekin itzultzen naiz. esaten dutenez saraievo hiri multikulturala da: musulmanak, katolikoak, ortodoxoak, judutarrak.... gainera gerraren morboa dauka, hiriaren %80 suntsitu zuten eta istorio gogorrak entzun daitezkela... adibidez urarena: serbiar armadak hiria inguratu zuen eta ura moztu. hiri osoan iturri bakar bat zegoen baina frankotiradoreak harea apuntatzen zeuden beti eta ur bila zijoana hiltzen zuten gehienetan. horregatik askotan etxeko neskak juten ziren, gauez, aukera gehio zeudelako ez hiltzeko.

bosniako janari tipikoak čebapčičia eta burek-a dira, eta nahiz eta oso janari grasientoak izan jendea ez omen dago potolo.
eslovenian đ eta ć letrak ez dira erabiltzen baina teklatuan badatoz. baita ere ł eta ß.
beogradera ere jun nahiko nuke. egunen batean agian. animatzen bazerate...

adijo!